Cobra taldeak bideoklip berria aurkeztu du

Cobra taldeak bideoklip berria aurkeztu du
2020/10/14 06:24
eta kitto!
Cobrak ‘Fyre’ izeneko diskoa kaleratu zuen martxoan eta orain ‘No Miracles’ abestiaren bideoklipa egin du Mikel R. Alonsok zuzenduta. Pandemiak bete-betean izan du eragina taldearen proiektuetan eta orain, hainbat kontzertu bertan behera laga ondoren, eszenatoki gainera itzuliko da. Adibidez, zapatuan Azpeitiako Soreasu antzokian joko dute Liher taldearekin batera, 23an Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan Dunarekin eta azaroaren 6an Madrilgo Moby Dick antzokian Zea Maysekin.

https://www.youtube.com/watch?v=He3P1S8ZTl8