Cobra taldeak "Covered" aurkeztuko du gaur kontzertuan Bilboko Kafe Antzokian

Cobra taldeak "Covered" aurkeztuko du gaur kontzertuan Bilboko Kafe Antzokian
2013/01/10 eta kitto!

Iazko abenduaz geroztik kalean da Covered, Cobra taldearen lan berria. Soinu banda ezagunen bertsioekin osatutako diskoak, besteak beste, Twin PeaksThe Godfather edo 2001: a space odyssey modukoak bestelako estilo eta erritmoari jarraituta entzuteko aukera paregabea eskaintzen du. Egunotan disko berria ezagutzera emateko zuzeneko emanaldiak eskaintzen dihardute han eta hemen. Gaur (eguena, hilak 10) Bilboko Kafe Antzokian kontzertua ematen izango dira eta hurrengo hitzordua hilaren 18an Biarritzen daukate, Willis Drummond taldearekin batera emango duten kontzertuan. Eta otsailean Frantzian, Parisen eta Rouenen emanaldi bana lotuta daukate honezkero.