Coliseoan bertan behera lagatako ikuskizunen sarreren dirua bueltatzeko epea luzatu dute

Coliseoan bertan behera lagatako ikuskizunen sarreren dirua bueltatzeko epea luzatu dute
2020/10/19 eta kitto!
Alarma egoeraren eraginez, Coliseo antzokian bertan behera laga ziren ikuskizunen sarreren zenbatekoa itzultzeko epea azaroaren 17ra arte luzatu dute. Dirua itzultzeko eskaera egiteko, Eibarko Udalaren web orrian sartu behar da, horretarako gaitu duten atalean, eta bertan agertzen den formularioa bete, itzuli beharreko sarreren irudia erantsita. Kultura Sailean ere tramitatu daiteke, 943 708435 telefonoan hitzordua aurretik hartuta.