Companhia do Chapitô-k keinu bidezko antzezlana taularatuko du gaur Coliseoan

Companhia do Chapitô-k keinu bidezko antzezlana taularatuko du gaur Coliseoan
2012/02/28 00:00
eta kitto!

Gaur 20.30etan Conpanhia do Chapitô (Portugal) konpainiaren eskutik Perro que muere no ladra antzezlana ikusteko aukera izango da Coliseoan, 35. Antzerki Jardunaldien barruan. Ordubeteko iraupena duen keinu-bidezko antzezlanak umore beltza lantzen du eta Jorge Cruz, Marta Cerqueira eta Tiago Viegas aktoreek hartuko dute parte, John Mowatek zuzenduta. Sarrerak 11 euro balio du eta Coliseoko leihatilan erosteko aukera izango da 19.30etatik aurrera.