Cristina Azpiri, Elisabet Eguren eta Esteban Oroz artisten lanak ikusgai daude Untzagako jubilatu etxean

Cristina Azpiri, Elisabet Eguren eta Esteban Oroz artisten lanak ikusgai daude Untzagako jubilatu etxean
2018/05/31 eta kitto!
Maiatzaren 29an, asteartean, zabaldu zuten erakusketa, eta  ekainaren 14ra arte egongo da zabalik Untzagako jubilatu etxean (sarrera aldamenean dagoen aretoan). Bertan, Cristina Azpiri, Elisabet Eguren eta Esteban Oroz  eibartarren margo-lanak ikusi ahal izango ditugu. Ohiko ordutegian zabalduko dituzte ateak, nahi duenak ikustera joateko: astebarruan 19:15etik 21:15era eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.