Danborrada, Eibarren ere

Danborrada, Eibarren ere
2013/01/21 eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 20) Danborradaren Kontzertua eskaini zuten Cielito Musika Bandak eta Usartza Txistulari Bandak Coliseoan, Eibarko Danborradako barrilek lagunduta. Urtero San Sebastian inguruan eskaintzen duten kontzertuan, Sarriegiren doinuekin batera, Eibarko Danborradako beste batzuk ere entzun eta abesteko aukera izan zen.