Danborradaren kontzertua domekan Coliseoan

Danborradaren kontzertua domekan Coliseoan
2013/01/18 eta kitto!

Domekan 12.30etan Danborradaren Kontzertua eskainiko dute Cielito Musika Bandak eta Usartza Txistulari Bandak Coliseoan, Eibarko Danborradako barrilek lagunduta. Urtero San Sebastian inguruan eskaintzen duten kontzertu bereziak betiko martxari eutsiko dio eta, Sarriegiren doinuekin batera, Eibarko Danborradako beste batzuk ere entzun eta abesteko aukera izango da.