Larrain dantza, Biodantza eta dantza afrogaraikide ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago Kulturalean

Larrain dantza, Biodantza eta dantza afrogaraikide ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago Kulturalean
2018/04/03 eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen eskutik datozen hilabeteetan martxan izango diren hainbat ekimenetarako izen-emateak zabalik daude: dantza afrogaraikidearen bidez gorputz kontzientzia lantzera bideratuta dagoen tailerrak bihar izango du lehen saioa, Arrate Kultur Elkartearen lokalean, 10:30etik 13:00era. Hiru saio gehiago egingo dira apirilaren 21ean, maiatzaren 12an eta ekainaren 9an, Portalean, eta Arantza Iglesiasek emango ditu klaseak. Saio solteak 25 euro balio du (22 euro bazkideentzat) eta 4 saioak eginez gero prezioa 90 eurokoa izango da (87 euro bazkideentzat). Izena emateko 638284912 / 670040086  telefonoetara deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Euskal Jaiko egitarauaren barruan emango duten larrain dantza ikastaroa, bestalde, apirilaren 16tik maiatzaren 21era izango da, astelehenetan, 19:30etik 21:00etara. Ana Mallagarai izango da irakaslea eta izena emako 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Eta Biodantza ikastaroa apirilaren 15ean eta 22an (domekak) izango da, 10:00etatik 12:00etara elkartearen lokalean. Irakaslea Asun Cid izango da eta saio bakarraren prezioa 30 eurokoa da (45 euro bi saioak). Bazkideentzat 5 euro merkeago izango da eta, lagunduta joanez gero, bi lagunek baten prezioan hartuko dituzte klaseak.