Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dute gaur arratsaldean

Dantzaren Nazioarteko Eguna dantzan ospatuko dute gaur arratsaldean
2022/04/29 11:13
eta kitto!
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta, data berezia ospatzeko, dantzaren sustapenean diharduten elkarteek, taldeek eta eskolek dantzaleku bihurtuko dute herria.

Arratsaldean, 17:30etik hasita, dantza ekitaldiak egingo dira Urkizun, Amañan, Errebalen eta Untzagan, Kaxa, Biraka, Ballet Eibarres, Os Galaicos, NeleDantza eta Kezkaren eskutik. Gainera, egunari errematea emateko, Parrapas taldeak erromeria eskainiko du.

Egunari errematea jartzeko, Parrapas taldeak erromeria eskainiko du Untzagan 20:15etik aurrera.

 

Egitaraua:

– Urkizu, 17:30etatik aurrera: Kaxa, Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Os Galaicos.

– Amaña, 17:30etatik aurrera: Ballet Eibarres eta Kaxa.

– Errebal, 18:00etatik aurrera: NeleDantza eta Ballet Eibarres.

– Untzaga, 18:30etatik aurrera: Kezka, Ballet Eibarres, Biraka eta Kaxa.

– Untzaga, 20:15etatik aurrera erromeria Parrapas taldearekin.