Debabarreneko Orfeoiak “Bubbles-Ponpak” kontzertua emango du domekan Karmelitetan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Debabarreneko Orfeoiak “Bubbles-Ponpak” kontzertua emango du domekan Karmelitetan
ETA KITTO 2019, Eka 14

Debabarreneko Orfeoiak kontzertua emango du domekan, 19:30ean Karmengo Amaren elizan (Karmelitetan). Emanaldian maiatzean Errioxan estreinatu zuten “Bubbles-Ponpak” programa eskainiko dute: “Missa Ioannes Paulus II-Kyrie” (Josu Elberdin), “Be still my soul” (Alan Troy Davis), “May it be (El Señor de los Anillos)” (Enya), “Jueves” (La Oreja de Van Gogh), “Indodana” (Michael Barrett & Ralf Schmitt), “Cantique de Jean Racine” (Gabriel Fauré), “Dirait on (Le Chanson des Roses)” (Rainer M. Rilke/M.J. Lauridsen), “Siyahamba” (Zulu herrikoia), “Look at the world” (John Rutter) eta “Omnia vincit amor” (Jerry Estes). Zuzendaria Jose Miguel Laskurain izango da eta solistak Ana Agirre, Lisbeth Fuentes, Beatriz Agirre eta Pili Villar.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »