Debabarreneko Orfeoiak konfinamenduan jarraitzen du lanean, bakoitzak bere etxetik

Debabarreneko Orfeoiak konfinamenduan jarraitzen du lanean, bakoitzak bere etxetik
2020/06/01 eta kitto!
Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) konfinamenduan jarraitzen du lanean. Beste askoren moduan, teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatu eta, bideokonferentzia bitartez, bakoitzak bere etxetik ariketak egiten ditu, partiturak ikasten dituzte eta, jakina, abestu ere abesten dute, distantzian baina elkarrekin. Bideo honetan ikus dezakezue DBOR-ko kideen lan-martxa nolakoa den:

https://youtu.be/gCW1IYRh22g