Debanaturarekin Burdinolen Ibilbidea egingo da domekan

Debanaturarekin Burdinolen Ibilbidea egingo da domekan
2012/07/10 eta kitto!

Arbasoen Deia bisita-gidatuen programaren barruan domekan Burdinolen Ibilbidea egiteko aukera izango du nahi duenak. 10.00etan Mendaroko tren geltokitik abiatuta, Kilimon bailarara abiatuko dira bisitariak eta bertan ibilbide labur eta erraza egingo dute burdinola, karobi eta bide zaharren aztarnak jarraituz. Bailara hori ezagutu ostean, Mendarotik Elgoibarrera trenez abiatuko dira, Makina Erremintaren Museoa bisitatzeko. Txangoaren helburua Debabarreneko industria eta makina erremintaren kultura ezagutzera ematea da eta ibilbide osoa gida-interprete baten azalpenek lagunduta egingo da. Erretserbak egiteko 943191172 / 695783656 telefonoetara deitu daiteke edo debanatura@hotmail.com helbidera idatzi.