Dena prest dago #Txiotesia sariketaren 5. ediziorako

Dena prest dago #Txiotesia sariketaren 5. ediziorako
2020/11/11 11:23
eta kitto!
Datorren astean, azaroaren 17an egingo da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa edo #txiotesia5. UEUk Unibertsitatea.net atariaren bidez antolatzen duen lehiaketak ikertzaile euskaldunak biltzeko aukera paregabea eskainiko duela uste dute antolatzaileek. Une honetan tesia egiten ari diren ikertzaileei edo 2017/2020 urte bitartean egin dutenei zuzenduta dago lehiaketa eta sari bi banatuko dira: Txiolari ulergarriena (500 euro) eta Txiolari originalena (300 euro). Parte hartzeko informazio guztia Unibertsitatea.net webgunean aurki dezakezue.