‘Deus Ez’ taldeak ‘Gose’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du

‘Deus Ez’ taldeak ‘Gose’ abestiaren bideoklipa aurkeztu du
2020/10/09 08:38
eta kitto!
Bideoklip berriarekin eman dio hasiera egunari ‘Deus Ez’ talde eibartarrak. ‘Gose’ da abesti berriaren izenburua eta, ohikoa denez, erritmo indartsuak dakartza.

Pandemiaren ondorioz ‘Deus Ez’ taldeak prestatu zuen birako kontzertuak bertan behera utzi behar zituen, baina buru-belarri jarraitu dute lanean eta ‘Gose’ da horren emaitza.

https://www.youtube.com/watch?v=ioUILY2Usy8&feature=youtu.be