Dibujo eta Zeramika Udal Eskoletako ikasleen kurtso amaierako erakusketa zabalduko dute gaur

Dibujo eta Zeramika Udal Eskoletako ikasleen kurtso amaierako erakusketa zabalduko dute gaur
2021/06/03 eta kitto!
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Portalean ikasturte amaierako erakusketa Dibujo Udal Eskolako eta Zeramika Udal Eskolako ikasleek, kurtsoan zehar egin dituzten lanekin. COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak direla eta, inaugurazioa bi txandatan antolatu dute: 18:00etan haurrentzat egingo da eta 19:00etan helduentzat

Ekainaren 18ra arte egongo da erakusketa ikustera joateko aukera, astelehenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era.