Domeka eguerdian zabalduko dute Exfibar LI. seilu erakusketa Portalean

Domeka eguerdian zabalduko dute Exfibar LI. seilu erakusketa Portalean
2020/11/28 12:48
eta kitto!
Arrate Filatelia Elkarteak urtero antolatzen duen Exfibar seilu-erakusketak Alfa izango du gogoan aurten, 100 urte bete baititu.
 Erakusketa domekan zabalduko 
dute eta abenduaren 6ra arte
 egongo da ikusteko moduan,
 Portalean (astelehenean, San Andres egunean itxita egongo da) eta ordutegi berezian zabalduko dituzte ateak: astelehenetik barixakura bitartean 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke eta asteburuan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, Luis Mª Dominguezek Alfaren omenez sortu duen zigilu-marka nahi duenak domekan, inaugurazio egunean izango du posta-marka eskuratzeko aukera, 11:00etatik 14:00etara.

Aurtengo erakusketarako argitaratu duten liburuxka klik batera: EXFIBAR-2020-ALFA.pdf