Domekara arte egongo da Liburu Azoka Untzagan, %10eko deskontuarekin produktu berrietan

Domekara arte egongo da Liburu Azoka Untzagan, %10eko deskontuarekin produktu berrietan
2022/10/14 eta kitto!
Untzagan dagoen Eibarko Liburu eta Disko Azokak domekan itxiko ditu ateak, baina aurretik goiz eta arratsaldez zabalduko dute, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Euskadiko Liburu Ganbarak Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatutako azokan %10eko deskontuarekin eros daitezke literaturako azken nobedadeak eta, horrekin batera, aukerako liburuak eta deskatalogatutakoak erosteko aukera ere badago.