Egin txotx Korrikarekin

Egin txotx Korrikarekin
2013/01/16 eta kitto!

Korrika Kulturala hilaren 26an hasiko da, Usurbilen euskara ikasleei egingo zaien omenaldiarekin. Euskalduntzen eta alfabetatzen diharduten milaka eta milaka lagunak omendu eta protagonista bilakatzeko asmoz, Korrika 18k egun horretarako txotx erraldoia prestatu du. Horrez gain, egun osorako egitaraua antolatu dute: 13.00etan bertsolarien saioa eta kupelen irekiera; 14.30etan bazkaria; 16.30etan ekitaldi nagusia; 18.00etan erromeria; 19.00etan kantu jira; eta 21.00etan Esne Beltzaren kontzertua. Joan nahi duenak AEK euskaltegian sarrera erosteko aukera dauka, 10 eurotan (jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne). Bertara joateko autobusa Eibartik, Ego Gainetik 12.00etan irtengo da (Soraluzetik 11.30etan zubi nagusitik eta Elgoibartik 12.30etan Kinkon geltokitik).