Eguen Zuri lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako argazkien bilduma ikus daiteke Topalekuan

Eguen Zuri lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako argazkien bilduma ikus daiteke Topalekuan
2021/02/16 eta kitto!
Aurreko asteko eguenaz geroztik “Eguen Zuri 2021” argazki erakusketa ikus daiteke Topalekuan, aurreko edizioetako argazki sarituen bildumarekin. Erakusketa ikusi nahi duenak egun osoan dauka horretarako aukera, sarrera Kultu tabernatik egin behar da-eta. Bestalde, Aratosteetako oroitzapen fisikoa jaso eta zabaltzeko asmoz Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatu ohi duen Eguen Zuri argazki-lehiaketatik ezin izan dute antolatu aurten, “indarrean dauden neurriak tartean, eta bizi dugun egoera ikusita, orain arteko ereduari bere horretan eusteko baldintza nahikorik ez dagoelako”. Hala ere, Eguen Zuri lehiaketarekin bete nahi dituzten helburuak lortzeko bide berriak martxan ipini nahi dituzte antolatzaileek eta horretarako lanean ari dira.

IMG_7991 IMG_7992 IMG_7993 IMG_7994 IMG_7996 IMG_7997 IMG_7998