EH Sukarra taldeak kontzertua emango du bihar Elgetako Espaloia antzokian

EH Sukarra taldeak kontzertua emango du bihar Elgetako Espaloia antzokian
2019/05/31 eta kitto!
Elgetako Espaloia antzokian du hitzordua bihar, gaueko 22:30etik aurrera, Eibarko EH Sukarrak, Kultur Hiru taldeko kideek antolatutako kontzertuan. Sarrerak salgai daude 12 eurotan hainbat tokitan, tartean Kultu tabernan, eta egunean bertan 15 eurotan salduko dira. 1989an sortutako taldeak Soraluzeko gaztetxean eskaini zuen lehenengo kontzertua eta, ordutik, ehundaka eszenategietan izan dira, Euskal Herrian eta hemendik kanpo. Horrez gain, bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte eta Sukarra Zugaz Tour izenarekin ekin dioten kontzertu biraren abestiekin aurkeztuko dira.