Eibar-Bartzelona partidua girotzeko Aitorpenak-en kontzertua egongo da bihar Tas Tas kafe antzokian

Eibar-Bartzelona partidua girotzeko Aitorpenak-en kontzertua egongo da bihar Tas Tas kafe antzokian
2018/02/16 eta kitto!
Bihar arratsaldean Ipuruan Eibar eta Bartzelona taldeen arteko partida jokatuko dela-eta, norgehiagoka hasi aurretik girotzen joateko aukera izango da Tas Tas kafe antzokian, 12:30etik aurrera Aitorpenak (Aitor Echebarria Manresak) abeslariaren eskutik egingo den  "germanor" (katalanez, senidetze esan nahi du) kontzertuan. Bartzelonan bizi den musikari euskaldunak bere lan berria, "(At Delia) Records" diska aurkeztuko du emanaldian. 2015ean bere lehen EPa, “La sombra de Cliff” izenekoa eman zuen argitara eta, izandako harrera onarekin animatuta, 2016an lan hori ezagutzera emateko birari ekin zion eta horren agurra Madrilen, Delia Records diska-dendan egin zuen, 2017ko martxoan. Orduko grabazio hori editatu eta emaitza orain aurkezten dabilen diskoa izan da.