Eibar BHI-ko ikasleek "Beldurra" lana eskainiko dute Coliseoan Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren barruan

Eibar BHI-ko ikasleek "Beldurra" lana eskainiko dute Coliseoan Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren barruan
2019/04/29 13:36
eta kitto!
Maiatzaren 2an, ostegunean, hasiko dira XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren emanaldiak. Egun horretan Eibar BHI-ko ikasleek “Beldurra”, Andrea Covadonga eibartarrak zuzendutako lana aurkeztuko dute 11:00etan eta 12:30ean (dohainik) eta 20:00etan (5 euro), Coliseoan.

Egun berean (maiatzak 2, osteguna), Dramagia konpainiak “Mister Blancoren Misterioak” antzerki-magia ikuskizuna eskainiko du. David Blanco arabarraren ikuskizuna euskeraz izango da eta Urkizuko parkean ipiniko duten karpa batean izango da. Hurrengo egunean, ostiralean, ikuskizun bera eskainiko du, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat, baina Ego Gain kalean (Zugastiren eskulturaren aldamenean). Saioak 30 minutuko iraupena izango du, guztira lau emankizun izango dira eta horietako bakoitzean gehienez 40 ikuslerentzat tokia egongo da.

Mister Blancoren misterioak

Aste honetan ikusi ahal izango diren lanez gain, hurrengo asteetarako ondorengo egitaraua prestatu dute:

KONTUKANTARI 2, MENDIAN IBILTARI
La Enana Naranja taldea
maiatzak 7 , 15:00,  HEZKUNTZA ESPARRUA
Txotxongilo eragileak: Marta Álvarez, Itziar Fragua
Zuzendaritza: Jon Koldo Vázquez
Iraupena: 50 minutu
4 urtetik gorakoentzat

NIRE AITA OGRO BAT DA
La Baldufa
maiatzak 9 , 15:00 Doan
HEZKUNTZA ESPARRUA
Antzezleak: Emiliano Pardo, Enric Blasi
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Iraupena: 50 min.

BAT
Dantzaz
maiatzak 10,  20:30  5€
COLISEO antzokia
Iraupena: 75 min.
Ikusle guztiak

JON BRAUN
Anita Maravillas
Antzerki Txotxongiloekin
maiatzak 14, 15:00 Doan
HEZKUNTZA ESPARRUA
Antzezleak: Valentina Raposo, Miren Larrea
Zuzendaritza: Iván Alonso
Iraupena: 50 min.
4 urtetik aurrerako haurrentzat

LINBO PLANETA
Dejabu Panpin Laborategia
maiatzak 16 , 15:00 Doan
HEZKUNTZA ESPARRUA
Antzezleak: Miren Alkala, Álvaro Garayalde
Zuzendaritza : Urko Redondo
Iraupena: 50 min.
5 urtetik gorakoentzat

eskolarteko antzerki jardunaldiak