Eibarko Artisten Elkarteak bazkideen erakusketa kolektiboa zabalduko du bihar Portalean

Eibarko Artisten Elkarteak bazkideen erakusketa kolektiboa zabalduko du bihar Portalean
2021/04/08 eta kitto!
Bihar 19:00etan inauguratuko dute Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa Portalean. Aurten 30 artistak baino gehiagok hartu du parte, era guztietako lanekin: marrazkiak, pinturak, grabatuak, eskulturak, egurrezko taillak, zeramika-lanak, argazkiak, damaskinatuak, larru-bozelduak… eta aurten, lehenengoz, modelismoko lanak ere erakutsiko dituzte, 80 bat lan guztira.

Erakusketa ezagutzera emateko aukeratu duten irudia, bestalde, orain dela gutxi hil den Victor Arizmendi elkarteko kidearen margolanetako bat da. Maiatzaren 2ra arte egongo da ikustera joateko moduan, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era (maiatzaren 1ean itxita egongo da).