Eibarko Dantzari Eguna ospatuko da gaur Kezka Dantza Taldearen eskutik

Eibarko Dantzari Eguna ospatuko da gaur Kezka Dantza Taldearen eskutik
2016/06/17 eta kitto!
Gaur arratsaldean Eibarko Dantzari Eguna ospatuko da Eibarren. Kezka dantza eskolako ikasleen eta dantza taldeko dantzarien emanaldia 19:15ean hasiko da Untzaga Plazan. Eguraldi txarra eginez gero Legarreko frontoian ospatuko dela iragarri dute antolatzaileek.  Dantzari Egunari buruz erne ordutegiarekin, aurreko urteetan baino 15 minutu lehenago, 19:15ean hasiko baitira  aurten.

Gaurko saioaz gain, San Juan egunean (ekainak 24, barixakua), 23:15ean, soka-dantza izango dugu Untzaga plazan, baina aurten plus bereziarekin: Aunitz Urtez ezpata-dantza.

Bestalde, gogoratu Kezka Dantza Taldean euskal dantzak ikasteko 2016-2017 ikasturteko matrikulatze epea datorren ekainaren 20an, astelehenean zabalduko dela. Portaleko 3.solairuan eman ahal izango dute izena ikasle berriek egun horretan, 19.00etatik 20:00etara. 6 urtetik gorako ikasleek eman dezakete izena Kezka Dantza Taldean.