Eibarko Koro Gazteak bat egin du #GuEtxeanGeratzenGara ekimenarekin (BIDEOA)

Eibarko Koro Gazteak bat egin du #GuEtxeanGeratzenGara ekimenarekin (BIDEOA)
2020/04/07 eta kitto!
COVID-19 gaitzak erabat aldatu du herritar guztien bizimodua. Egun batetik bestera, etxea bilakatu da denen mundua.  Sasoi honetarako aurreikusita zeuden kultur jarduera eta ekitaldiak bertan behera geratu edo atzeratu dira, eta hori gertatu da baita Eibarko Koroa Gazteak apirilaren amaierarako aurreikusita zeukan ikuskizunarekin ere . EKGaleriak musikala apirilaren 25erako programatuta zegoen Coliseo antzokian, baina, alarma-egoeraren ondorioz, ikuskizuna  beste sasoi baterako lagatzea erabaki dute. Guztion etxealdia arintzeko asmoz,  "koro bezala, ekarpen txiki bat egin nahi genion #GuEtxeanGeratzenGara ekimenari, gure erara, noski. Espero dugu gustatzea!"

https://youtu.be/1Y0qoLai7Dw