Eibarko Musika Bandak formatu eta ordutegi berriarekin hasiko du urteko jarduna zapatuan

Eibarko Musika Bandak formatu eta ordutegi berriarekin hasiko du urteko jarduna zapatuan
2023/01/17 eta kitto!
Urteko lehen kontzertua eskainiko du zapatuan Eibarko Musika Bandak eta berritasunekin itzuliko da gainera. Izan ere, “sekula egin ez dugun kontzertu-mota eskainiko dugu”, Andoni Vazquez zuzendariaren berbetan.

Bandak Felipe Murillo ipuin-kontalari azpeitiarra izango du lagun Coliseoan, umeei zuzendutako kontzertua emateko asmoz. Horrela, bi ipuin musikatu eskainiko dituzte: ‘Non dago musika?’ eta ‘Tubby the tuba’.

Emanaldiaren ordutegia ere ez da ohikoa izango, saioa zapatu arratsaldean egingo baita, 17:00etan.

Sarrerak Kutxabank bitartez doan eskuratu daitezke dagoeneko.

Tubby the tuba