Eibarko Musika Eskolan ekainaren 11ra arte egongo da zabalik matrikulazio-epea ikasle berrientzat

Eibarko Musika Eskolan ekainaren 11ra arte egongo da zabalik matrikulazio-epea ikasle berrientzat
2021/06/04 eta kitto!
Zabalik dago ikasle berrientzako matrikulazio-epea Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. Datorren astera arte, hau da, ekainaren 11ra arte izango dute ikasle berriek 2021-2022 ikasturterako matrikula egiteko  aukera.


Musika eksolatik adierazi dutenez, "Izen-ematea Pegoran egin behar da aurrez aurre, eta aurretik txanda eskatzea beharrezkoa da.  Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzue:  https://www.eibar.eus/eu/kultura/udal-eskolak/musika-eskola