“ El cuidador ” antzezlana aurkeztuko dute bihar

“ El cuidador ” antzezlana aurkeztuko dute bihar
2023/01/26 eta kitto!
Pentación Espectáculos antzerki konpainiak Harold Pinterren “ El cuidador ” lana eskainiko du bihar, barixakua, Coliseo antzokian, 19:00etan.  Joaquín Climent, Alex Barahona eta Juan Díaz aktoreek egiten dute lan, Antonio Simón zuzendari dutela: “Hiru antzezleak giza pertsonaien triangelu baten erpin bihurtzen dira, krisiak astinduak, bizirik irauten dutenak, bananduak: bi gizon gazte eta zahar bat duelu dialektiko, dramatiko eta komiko batean aldi berean”. Sarrerak 15 euro balio du (10,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

"El cuidador gizarte-lan bat da, kontzientzia-testu bat, giza dimentsioaren  funtsa, pertsonala eta soziala, eta umorez, erritmoz, interesez, sinpletasunez betea dago konplexutasunaren barruan.  Lanak hainbat galdera planteatzen ditu, besteak beste, bestearenganako konfiantzaren paperaz eta komunikazioaren zailtasunaren paradoxaz. Izenburuak modu anbiguoan aipatzen ditu bai beste pertsona bat zaintzeko aukera, bai etxebizitza bat zaintzeko aukera. Hiru aktoreak giza pertsonaien triangelu baten erpin bihurtzen dira, krisiak astinduak, bizirik irauten dutenak, bananduak: bi gizon gazte eta zahar bat duelu dialektiko, dramatiko eta komiko batean aldi berean".