‘El verdadero Zuloaga’ liburua aurkeztu dute institutuan

‘El verdadero Zuloaga’ liburua aurkeztu dute institutuan
2021/02/24 eta kitto!
Eibarko institutuak urte askotan izena ematen dion margolariari buruzko ‘El verdadero Zuloaga’ liburuaren aurkezpena jaso du gaur goizean. Ekitaldian Alberto Albistegi Eibarko alkateordea, Harkaitz Millán Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Rosa Jaussi institutuko zuzendaria, Ismael Manterola Artearen Historiaren irakaslea eta Zuloaga Fundazioko zuzendari den Ignacio Suarez Zuloaga izan dira, eta batxilergoko artistikoko ikasleak izan dira hartzaileak. Horrela, aurkezleek berba batzuk egin ondoren, ikasleek hainbat galdera egin dizkiete solasaldia sortuz.
Arlo ezberdinetako 20 adituk idatzi dute ‘El verdadero Zuloaga’, “artearen historiografian mugarria ezartzen duen liburuan”, Suarez Zuloagaren ustez. Hizlariek adierazi dutenez, bitxia da horrelako liburu bat institutu baten aurkeztea eta ez museo edo galeria famatu baten, baina Zuloaga Fundazioko presidenteak aipatu duenez, “Ignaciori horrela izatea gustatuko litzaioke, bere baloreekin bat egiten duelako”.

Zuloagaren figura zehatz-mehatz
Liburuan parte hartu duten 20 adituek Ignacio Zuloagaren figura zehatz-mehatz aztertzen dute alderdi ezberdinetatik, margolariari buruz orain arte existitzen ez zen lana sortuz. Horrela, Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrenari amaiera bikaina ematen zaio.
Liburua lau zatitan banatzen da, Ignacio Zuloaga hainbat testuingurutan jorratuz. Lehen zatiko hasierako bi testuek euskal giroa eta Zuloagatarren balioa aztertzen dituzte, eta amaieran haren nortasunaren deskribapen bat egiten da. Hirugarren idatzia Santiago Etxeari eskainia da, non artistak etxea eta tailerretako bat izan zuen, bere bizitzaren azken hogeita hamar urteetan. Gero gai korapilotsuagoak jorratzen ditu: pintorearen jokaera Gerra Zibilean eta amaierarik ez duen polemika: ‘Zuloaga auzia’.
Hauek dira liburua idatzi duten 20 lagunak: Juan Pablo Fusi, Javier Barón, Jabier Portús, Eliseo Trenç, Suzanne L. Stratton-Pruit, Sara Hidalgo, María Encina Cortizo, Pavel Stepanek, Eugenia Querci, Javier Novo, Margarita Ruyra, Juan José Junquera, Abraham Rubio, Yuri Saveliev, Ismael Manterola, Ramón Sobrino, Rodrigo Gutiérrez-Viñuales, José Romero Portillo, Mikel Lertxundi eta Helena Pereña.

El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena13 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena23 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena21 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena16 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena15 txikiEl verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena58 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena82 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena80 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena75 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena71 txiki El verdadero Zuloaga liburuaren aurkezpena67 txiki