Elene Lizarraldek “El silencio de Clara Lyndon” raketistei buruzko liburua aurkeztuko du bihar Helmet Housen

Elene Lizarraldek “El silencio de Clara Lyndon” raketistei buruzko liburua aurkeztuko du bihar Helmet Housen
2019/11/21 eta kitto!
Elene Lizarralde kazetari eta telebistako saioen zuzendari donostiarra Eibarren izango da, bihar, ostirala, “El silencio de Clara Lyndon” bere lehen eleberria aurkezten. Liburuan gerra ondoren hain ospetsuak egin ziren raketisten historia kontatzen du  Miren Arrue rakestista euskaldunaren bizitzaren bitartez: bere haurtzaroa Eibarren, adiskidetasunaren aurkikuntza, pasio profesionala Madrilen, amodioa… Datorren astean, Helmet Housen (Blas Etxeberria 1, Coliseo ondoan) izango da, 18:30etik aurrera. Sarrera librea da eta Eibarrera etortzeko desiatzen dagoela adierazi digu.

- Oso ezaguna zara Euskal Telebistako lehen emisioa aurkezteagatik eta etxe horretako lehen aurkezleetarikoa izateagatik. Hala ere, Madrilen bizi zara aspalditik…
Urteak daramatzat Madrilen bizitzen, 17 urte egin nituen Antena 3-en. Gerora telebista lana utzi eta idazteari ekin nion. 2015ean argitaratu nuen lehen eleberriaren hasierako online bertsioa, “Rocío en el corazón”, eta 2019an argitaratu dut “El Silencio de Clara Lyndon”.

- Zer dela eta erabaki zenuen raketistei buruz egitea?
Nire amaren bitartez izan nuen emakume rakestisten berri, berak rakestistak izandako lagunak zituelako Donostian. Antena 3an nengoela gogora etorri zitzaizkidan eta Madril, Bartzelona, Donostia eta Eibar inguruko raketistak elkarrizketatu nituen. Eibarren Agustina Arrazola ezagutu nuen. Hori guztia orain dela 12 urte izan zen hori, eta harrituta gelditu ziren, garai hartan oso gutxi hitz egiten zelako haiei buruz. Haserre samar zeuden, ordurarte inork ez zielako eman espero zuten oihartzuna. Momentu hartan ez nekien zer egingo nuen materia guzti horrekin, baina hitza eman nien egunen batera aditzera emango nituela. Eta bete egin dut.

- Zer jasotzen da zure eleberrian?
Jasotzen da euren nortasuna, esperientziak eta bizitzeko modua. Emakume raketisten historia jatorriz Eibarren jaio zen,  baina  gero Espainia osora zabaldu zen. Ijituak ere bazeuden raketisten artean, Azkenean ez ziren euskaldunak bakarrik. Gerra garaian eta ondoren, raketista izatea emakumeentzat soldata bat izateko aukera bat izan zen. Garai gogorrak ziren eta emakumeek oso aukera gutxi zuten ikasteko edo lan bat izateko.  14 edo 15 urterekin hasten ziren eta 30 urteren inguruan uzten zuten. Arazo pila bat egin zioten aurre. Familia osoa mantentzen zuten. Baina horrez gain, kirola asko gustatzen zitzaien, eta kirolak beste modu batean bizitzeko aukera ematen zien.

- Eibarrera egongo zara bihar. Berezia da Eibar zuretzako?
Oso berezia. Eibarko rakistarik gabe ez legoke eleberririk. Benetan niretzat oso garrantzitsua da egun hau. Gehienak hil egin dira, baina emakume hauei nik pertsonalki egin nahi diedan omenaldi bat da, eta eskerrona adierazi.

Elene Lizarralde liburua portada