Elkarte gastronomikoek Eibarko industrian izandako eraginari buruzko hitzaldia egingo da barixakuan

Elkarte gastronomikoek Eibarko industrian izandako eraginari buruzko hitzaldia egingo da barixakuan
2022/11/02 eta kitto!
“Elkarte gastronomikoen papera Eibarko Industrian” izenburuari jarraituta egingo du berba Igor Etxabe Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak barixakuan, 18:00etatik aurrera, Legarre Gain elkarte gastronomikoan. Sarrera doan izango da.

Etxabek orain dela urte batzuk hasi zuen gaiari buruzko ikerketa, 1996an ...eta kitto! Euskara Elkarteak kaleratu zuen liburutik abiatuta, Eibarko elkarte gastronomikoek sasoi bateko gizarte-harremanetan nolako eragina izan zuten jasotzeko asmoz, besteak beste.