Emakumeak izango dira protagonista Zapatuko Ipuinean

Emakumeak izango dira protagonista Zapatuko Ipuinean
2017/03/24 eta kitto!
Bihar arratsaldean Zapatuko Ipuina egitasmoaren saio berria hartuko du Juan San Martin umeen liburutegiak, 18:00etatik aurrera. Ana Rodriguezek “Emakumeak kontu-kontari” izenburuko kontakizuna eskainiko du eta bere ipuin guztietan emakumeak izango dira protagonista, “estereotipoak gaindituta, emakumeek zer esan badutela” erakusteko. Saioa 3 urtetik gorako umeentzat pentsatuta dago eta sarrera, betiko moduan, doan izango da.