Emakumeen kontrako genozidioa salatzen duen “Sorginak!” erakusketa Portalean

Emakumeen kontrako genozidioa salatzen duen “Sorginak!” erakusketa Portalean
2021/09/24 eta kitto!
Gaur 19:00etan zabalduko dute Portalean EmPoderArte AIMAren “Sorginak!” erakusketa. Urriaren 24ra arte bisitatzeko  moduan egongo da  eta Emakume Artisten Nazioarteko Elkarteak Europan milaka emakumeren aurka egin zen genozidioa salatu nahi izan dute. Gaurko aurkezpenean Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak hartuko du parte, “Sorginen kontuak” izeneko performancearekin.

Gainera, urriaren 7an, 19:00etan, bisita gidatua egingo da artista eta komisarioekin (izen-ematea: berdintasuna@eibar.eus / 943 70 84 40 edo andretxea@eibar.eus /  943 54 39 38). Eta 24an Maite Arroitajauregi ‘Mursegok” agurtuko du , musikarekin.