Eneritz Artetxek "Uretako ipuinak" kontatuko ditu bihar liburutegian

Eneritz Artetxek "Uretako ipuinak" kontatuko ditu bihar liburutegian
2018/02/23 eta kitto!
Bihar arratsaldean, Zapatuko Ipuina egitasmoaren baitan “Uretako ipuinak” izenburuko ipuin-kontakizuna eskainiko du Eneritz Artetxek umeen liburutegian, 18:00etatik aurrera. Ipuin-kontalariak berak esan duenez, “ipuin kontaketa honetan umeek istorio harrigarri, beldurgarri, zoragarri zein dibertigarriak entzungo dituzte. Hori bai, ipuin horiek guztiak uretatik etorritakoak izango dira, ipuin guztietan agertuko da ura bere forma guztietan. Eta uretako istorio horietan pertsonaia guztiek izango dute tokia: lamiek, baleek, marrazoek, olagarroek, itsas gizonek, printzesek, txakurrek...”.  Sarrera doan izango da.