Enpanadaren jaia hartuko du Urkizuk zapatuan

Enpanadaren jaia hartuko du Urkizuk zapatuan
2012/10/05 eta kitto!

Bihar (zapatua, urriak 5), 11.00etatik aurrera ospatuko dute As Burgas Galiziako Etxekoek III. Enpanadaren Jaia Urkizuko parkean. Ordu horretan Galiziako produktuen salmentarako taberna zabalduko dute eta 13.00ean, berriz, gonbidatuei harrera egingo diete. Jarraian III. Enpanada Lehiaketa hasiko da: lehiakideek etxean egindako enpanadak eramango dituzte eta epaimahaiak onenak aukeratuko ditu. Ondoren, 14.00etan sari-banaketa ekitaldia hasiko da: lehenengo geratzen denak 150 euro eta garaikurra eramango ditu, bigarrenak 90 euro eta garaikurra eta hirugarrenak 60 euro eta garaikurra.  Jaiak arratsaldean jarraituko du: 16.30etan umeendako tailerrak daude antolatuta eta jaia iluntzean agurtuko dute.