Era guztietako rol-jokoetan aritzeko aukera egongo da bihar Errebalen, Odisea elkartearen eskutik

Era guztietako rol-jokoetan aritzeko aukera egongo da bihar Errebalen, Odisea elkartearen eskutik
2023/05/05 eta kitto!
Odisea elkartearen eskutik, bihar egun osoan, 10:30etik 21:00etara bitartean “Héroes de grafito” izeneko jarduera egongo da martxan Errebal Plazan, rol-jokoak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten guztientzat: “Era guztietako abenturak bizi ahal izango dira, zientzia-fikziokoak, beldurrezkoak, magiari, aztikeriari edo intrigari buruzko istorio klasikoak, euskaraz eta gaztelaniaz, eta ikusle guztiei zuzenduta”, diote antolatzaileek. Besteak beste, 8-12 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dagoen “Magissa”, Star Wars-en munduan girotuta dagoen “La fuerza del destino” eta beste joko batzuetan aritzeko aukera egongo da. Informazio gehiago nahi izanez gero, asociacionodisea.com web orrian begiratu daiteke edo, bestela, contacto.odiseaeibar@gmail.com helbidera idatzi.