Errebal Afariketan 5-7 urteko haurrentzako aisialdi zerbitzurako izen-ematea zabalik dago

Errebal Afariketan 5-7 urteko haurrentzako aisialdi zerbitzurako izen-ematea zabalik dago
2021/07/20 eta kitto!
Kurtso berriari begira Errebal Afariketan 5-7 urteko haurrentzako aisialdi zerbitzu berria (HH 3, LH 1-2) eskainiko du Udalak. Egitasmoa Errebal Plazia eraikinean eta Indianokua gaztelekuan burutuko da eta haurrei aisialdiaz modu aktiboan eta euskeraz gozatzeko aukera bilatzen dute arduradunek. Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat astean bi egunez (egun bakoitzean ordubete) egingo da, astelehen eta eguaztenetan edo, bestela, martitzen eta eguenetan (bakoitzak aukeratu behar du non eta noiz).

Eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat ere astean bi egunetan izango da, baina egun bakoitzean ordu eta erdiko iraupenarekin. Kasu honetan ere astelehen eta eguaztenetan edo, bestela, martitzen eta eguenetan egingo dute (bakoitzak aukeratu behar du non eta noiz).

Izen-ematea zabalik dago Interneten, https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan helbidean. 5 urtekoentzat 50 euro balio du eta 6-7 urtekoentzat 75 euro (ikasturte osoa).