Errebal Plazan izango da gaur gauerako antolatu duten bertso saio musikatua

Errebal Plazan izango da gaur gauerako antolatu duten bertso saio musikatua
2022/09/30 eta kitto!
Euria egiten duela eta, azkenean Errebal Plazan egingo da Hankamotxak bertso-eskolak, Udalak lagunduta, gaurko antolatu duen bertso saio musikatua. 22:00etan hasiko da saioa, Maialen Akizu, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia bertsolariekin, Maialen Bergara gai-jartzaile dutela. Musikariak, berriz, Gari Otamendi eta Ixak Arruti izango dira.