“Esazu hitz bat” Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute

“Esazu hitz bat” Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute
2022/07/06 11:10
eta kitto!
Gero eta gutxiago falta da Euskaraldiaren hirugarren edizioak Euskal Herria belarriprest eta ahobiziekin betetzeko. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzea xede duen ariketa soziala.

Hirugarren edizioa iragartzeko abestia aurkeztu da aste honetan. Xabier Zabalaren musika eta Andoni Egañaren hitzekin sortutako “Esazu hitz bat” abestiari bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egaña hitzen egileak berak, Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak, Petti Berako musikariak, Maddalen Arzallus bertsolari eta kantariak eta Ainhoa Larrañaga hernaniar musikari eta aktoreak. Kantuarekin batera bideoklipa aurkeztu da gainera, eta gaurtik aurrera sarean entzun eta ikusgai egongo dira kantua eta bideoa.