Esteban Orozek zuzeneko pintura erakustaldia egingo du eguenean Soraluzen

Esteban Orozek zuzeneko pintura erakustaldia egingo du eguenean Soraluzen
2023/05/15 11:01
eta kitto!
Esteban Oroz margolari eibartarrak zuzeneko pintura erakustaldia eskainiko du eguen honetan, 18:30ean, Soraluzeko kiroldegiko Tolarekua aretoan. Sarrera doakoa da. Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta Krabelin Pintura Eskolak antolatu dute eta margolariak olio-pintura bat margotuko du 90 minutuan erakustaldira bertaratzen diren ikusleen aurrean.

Esteban Orozek ia urtero harten du parte Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketan eta behin baino gehiagotan irabazi du aipatu lehiaketa. Koadroa margotzen duen bitartean, margoketa prozesuari buruzko azalpenak emango ditu, bai eta ikusleen galderei erantzun ere. Amaieran, bertaratzen direnen artean zozketatuko da margotutako koadroa.