Esther Galarza Italian, nazioarteko akuarelarien sinposioan

Esther Galarza Italian, nazioarteko akuarelarien sinposioan
2012/09/06 eta kitto!

Barixakutik, hilaren 7tik aurrera Italiako Genoa hirian izango da Esther Galarza artista eibartarra, bertako Palazzo Ducalean datozen egunotan ospatuko den nazioarteko akuarelarien sinposioan parte hartzen. Euskal Akuarelarien Elkarteko kidea den eibartarrarekin batera elkarte bereko beste bazkide batzuk izango dira eta bakoitzak bertan erakusteko eramandako lanekin datorren asteko eguenean (hilaren 13an) erakusketa egingo da. Galarzak formato handiko akuarela aukeratu duela aurreratu digu.