Esther Ortiz de Pinedoren margoak Topalekuan

Esther Ortiz de Pinedoren margoak Topalekuan
2012/11/16 eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 16) hasi eta hilaren 25era arte, Esther Ortiz de Pinedoren margolanak ikusgai egongo dira Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan (Zuloagatarren, 3). Erakusketa ohiko ordutegian zabalduko dute: astegunetan, 19.00etatik 21.00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan, 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.