"Eta Karmele?" antzezlana azaroaren 6an eskainiko dute Portalean

"Eta Karmele?" antzezlana azaroaren 6an eskainiko dute Portalean
2012/10/22 00:00
eta kitto!

Azaroaren 6an, …eta kitto! Euskara Elkartearen Illunabarrian programaren barruan, Eta Karmele? formatu txikiko antzezlana taularatuko dute Portaleko areto nagusian 19.00etatik aurrera (sarrera doan). Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias protagonista dituen antzezlana Samara Veltek idatzitako testutik abiatzen da: ardatza emakume biren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu txiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere...non dago Karmele?. Antzezlanean darabilten hizkuntza euskara da eta hitanoan jardungo dute antzezle biek.