"...eta kitto!" aldizkari zaharrak sarean jarri ditu Ego Ibarra batzordeak

"...eta kitto!" aldizkari zaharrak sarean jarri ditu Ego Ibarra batzordeak
2015/09/21 eta kitto!

www.egoibarra.eus webgunean ikus daitezke Ego Ibarra batzordeak digitalizatu eta sarean jarri dituen "…eta kitto!" aldizkari zaharrak.  1988ko abendutik 1991eko abendura bitartean, Udaleko Euskara Sailak argitaratu zituen ...eta kitto!" hilabetekariak. Sasoi hartan aldizkariak tabloide formatoa zuen eta herriko kiosko eta leku publikoetan banatzen zen. Fernando Muniozgurenek zuzentzen zuen Euskara Saileko kideek kazetaritza-ikasle gazteen laguntza izan zuten argitalpena kaleratu ahal izateko. 1992an ...eta kitto! Euskara Elkartea sortu zen eta bere gain hartu zuen aldizkaria kaleratzen jarraitzeko ardura.


egoibarra.eus-en irakur daitekeen moduan, "balio historiko handiko aleak dira, baina batik bat, herriko euskaran egindako elkarrizketak dira aipagarri eta gogoangarri: “…eta kitto!" zahar hartako orrietan dauzkagu Paulino Larrañaga, Dolores Zabala, Jose “Querido”, Ramon Sarasua, Candido Eguren, Kontxa eta Imanol Laspiur, Pedro Mari Iriondo, Mª Tere Osoro, Aldazabal, Felix Mendoza “Mendo”, Olga Arizmendiarrieta, Narbaiza bertsolaria, Bixente Martinez, Juanito “Txoko”, Pedro Celaya, Jose Antonio Arkotxa, Jose Antonio Arrillaga, Josefina “Sosola”, Antxon Narbaiza, Antxon Artamendi, Juanita Unzueta, Juanito Saez de Viteri, Pakita Arrizabala “Sahietsa”, Eli Ojanguren, Felix “Angiozarko itsua”, Eli Ojanguren edo “Goi Argi”ko kideak. Denak herriko euskara ederrean eginak eta interes apartekoak".