Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako tiketak salgai daude Klub Deportiboan

Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako tiketak salgai daude Klub Deportiboan
2023/05/08 eta kitto!
Euskal Jaiak bere 58. edizioa biziko du hemendik hamabost egunetara, oraingoan hauteskundeak tartean direlako maiatzaren azken asteburuan ospatu beharrean astebete aurreratzen direlako. Ohikoari jarraituz, oraingoan ere zapatuko kantu-afaria eta domekako herri-bazkaria egingo dira, biak ere Untzagako karpan eta Biziminak elkarteak prestatuta. Zapatukoa 21:30ean hasiko da eta domekakoa 14:30ean, eta batean zein bestean izateko tiketak salgai daude dagoeneko Klub Deportiboan eta, gauzak errazte aldera eta kopuru mugatua izango delako, komeni da lehenbailehen erostea. Prezioa iazko bera izango da, hau da, 12 euro ikasle eta langabetuentzat, eta 15 eurokoa langile eta dirua dutenen kasuetan.