EzDok Fest jaialdia egingo da ekainaren 1 eta 2an Unben

EzDok Fest jaialdia egingo da ekainaren 1 eta 2an Unben
2018/04/13 eta kitto!
Sare sozialak astindu zituen atzo gauean Ez Dok tabernak igorri zuen mezuak. Azken asteotan poliki-poliki euren asmoen berri eman eta gero (kartelaren irudia), ekainaren 1 eta 2an Unbeko kirolgunean egingo den EzDok Fest jaialdian parte hartuko duten taldeen izenak iragarri zituzten. Hogei talde inguruk joko dute Unben eta Belako, Toundra, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Kokein, Joseba B. Lenoir, Nerabe eta Dead Bronco egongo dira tartean. Gainera, sorpresa handi bat utzi dute iragarri barik, jaialdi handi hau borobiltzeko kartel-burua hain zuzen ere.

Kontzertuen ordutegia, sarreren salmenta eta bestelako informazioa laster egongo da eskuragai www.ezdokfest.com webgunean.