Familia osoarentzat kale-ikuskizuna eskainiko dute zapatuan The Fam antzerki taldekoek

Familia osoarentzat kale-ikuskizuna eskainiko dute zapatuan The Fam antzerki taldekoek
2019/06/14 eta kitto!
Udalak Sanjuanetarako girotzen joateko antolatu dituenen artean, zapatuan “The Wolves” izenburuko kale-ikuskizuna eskainiko dute The Fam Cia. Teatro konpainiakoek. Familia osoarentzat pentsatutako ikuskizunak kale-antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu. Izan ere, kalean batetik bestera ibiliko diren lau aktoreekin batera bateriajole batek jardungo du. Anbulatorio parean hasiko dute saioa 20:00etan eta, hortik abiatuta, Toribio Etxebarria kalean eta Untzagan ibiliko dira.

https://youtu.be/Pa86TbQdFfc