Frankismoari buruzko liburua aurkeztuko dute gaur Portalean

Frankismoari buruzko liburua aurkeztuko dute gaur Portalean
2012/07/09 00:00
eta kitto!

Martitzenean, 19.00etan La espiga cortada y el trigo limpio liburua aurkeztuko du Portalean Cándido Ruiz González egileak. Geografia, Historian eta Soziologian lizentziatua eta Historian doktorea den Ruiz Gonzálezek II. Errepublika sasoian eta Frankismoaren lehen urteetan (1936-1945) Toro (Zamora) eta inguruan gertatutakoak bildu eta aztertu ditu liburuan eta bertan bere doktore-tesiaren (Salamancako Unibertsitatea, 2011) zati haundi bat irakurleen eskutan ipini du.