‘Ganbara’ antzezlana eskainiko dute gaur Coliseoan

‘Ganbara’ antzezlana eskainiko dute gaur Coliseoan
2022/05/03 09:10
eta kitto!
Markeliñe antzerki-taldeak ‘Ganbara’ antzezlana eskainiko du gaur, 15:00ean, Coliseo antzokian, Debabarreneko Eskolarteko 37. Antzerki Jardunaldiei hasiera emanez.

‘Ganbara’ antzezlanak “gure aurrekoa den eta amaitzen ari den mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu”, sortzaileen berbetan. “Ahazteko beldur garen sustraiak eta gorde gura dugun ondarea irudikatzen ditu. Iragan horren hausnarketa, modu ludiko eta hunkigarrian, izan garenera eta garen horretara hurbilketa emozionala”.

Eszenatoki gainean Itziar Fragua aktorea egongo da eta Roberto Castroren musikak lagunduko dio emanaldian zehar. Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoentzat dago zuzenduta.