Gaur 19.00etan hasiko da Gaztañerre ospatzeko AEK-ren kalejira

Gaur 19.00etan hasiko da Gaztañerre ospatzeko AEK-ren kalejira
2011/11/14 eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 14) ospatuko dugu gurean Gaztañerre eta AEK Euskaltegikoek, azken urteotan egindako moduan, oraingoan ere trikitilariek lagundutako kalejirarekin eta, jarraian, afari-merienda eginda ospatuko dute jaia, "gure ohitura zaharrei eutsi eta euskara zabaltzeko asmoz". Euskaltegi parean, Paloma tabernan 19.00etan batuko dira kalejiran parte hartu nahi dutenek eta hiru tabernatan gelditzeko asmoa dute, "mokadutxoa egin eta euskal kantak eta koplak" abesteko. Herritar guztiak animatu nahi dituzte "Ondra janak tabernaz taberna" deitu duten ekitaldian parte hartu dezaten.